jueves, 17 de diciembre de 2015

Berriketa.

Astero niri gustetan zaizkidan poemak igoko ditut eta hilabetero nik eginikoak. Gaur Joseba Sarrionaindiak idatzitako Kartzelako poemak poesia libruko  Itsasoak zenbat aldarte hainbat ahots aukeratu dut espero nire gomendioa gustatzea. Eskerrik  asko.
     
   Kantatzen duenaren ederrari ez doakio atzetik poetaren bizitza. Ideal erromantikoaren eta punk kulturaren zordun ere izan daiteke gorabehera hori nire iritzian. Banaezinak dira poetaren obra eta bizitza. Denok amestu dugu geure Itaka inoiz, baina batzuk itsasoak aurrera abiatu ziren ausarki utopiaren bila. Eta preso erori den poetarentzat poesia libre izaten jarraitzeko zinezko modu bat da.       
 Sarrionandiak kartzelako egunerokotasun hertsagarritik abiatuta idazten du. Esperientzia pertsonaletik hitz egiten hasi, norbere mugak gainditu eta munduarentzat mezu bat ondu du. Ezin dira bereizi deskripzio objektiboak eta ondorio subjektiboak, gorputz bereko hezurra eta mamia dira nola sinboloak hala deskribapenak. Unean-unean bizi dituenak (isolamendua, nostalgia, zaindaritza zorrotza, gose grebak...) transzenditzeko gaitasun miragarriak, poetaren hitzak esperientzia humano unibertsalaren ondarearekin uztartzera daramatza. Hala, poeta, tribuko aztia ez bada, tribuaren eledun bilakatzen da gutxienik. Hunkitzen gaituzten, ulertzen ditugun irudiak eta egoerak hautatzen daki, gutaz mintzo diren sinboloetan islatuta ageri gara, gure egiak, gure ezinak, gure grinak...Tarte batez haren ahotik hartzen du arnasa itsasoak.

Hurrengo astien nire poema bat igoko dut eta baita beste poeta baten lan bat. Agur eta eskerrik asko. 

Josu Larrañaga. 2015-XII-17

No hay comentarios:

Publicar un comentario