Ezin lei izen! Astekoa astekoa da beti inbiko zan!
Hau poemie baño gizau abesti bat dalakoan nau baia sikieran zeuzer da disfruteu!
Ongo asteko gomendizoa poemazaliontzat liburu bet da, neuri asko guste jaztena:'' Ahaztuen mendekua''.
Hurrengo astin gizau!
Nire arrazoi bakarra
Gogorra izan zen baina pasa da
tinko eutsi nion eta igaro da
airea izangonlez igaro eta
ilargia izangolez goizez hil da.
Eta ez, ez naramate!
Zutik nago, hemen nago
eta ez naute mugituko.
Eta zer! Zer egin zizun?
Eta nork? Nork utzi zaitu?
Galdera asko,
milako arrazoi dira galdu,
galdu isiltasunean eta bakardadean.
Eta zergaitik?
Zu nire arrazoi bakarra zarelako.
Irrist egin zenidan,
zu joanda zagoz.
Ihes egin zenidan
zu ez zaude hemen.
Eta zer! Zer egin zizun?
Eta nork? Nork utzi zaitu?
Galdera asko,
milako arrazoi dira galdu,
galdu isiltasunean eta bakardadean.
Eta zergaitik?
Zu nire arrazoi bakarra zarelako.
Etsia da lapurra
zure bihotzean irtengabe
geratu den lapur nazkagarria!
Eta noizbait joango zen itxaropenez
etorri zen eta alde egin gabe
zuen jarrai!
Zu nire arrazoi bakarra
zarelako.
Josu larrañaga
Eta badakit irakurtzen zabizela! Da bai, zuretzako, Pnv -ista! Gero kejeu!
No hay comentarios:
Publicar un comentario